Igor Elortza bigarren sailkatu da Bastidako saioan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 29a, 16:21

Sustrai Colinak irabazi du Bastidako kanporaketa.

Finalaurrekoen lehen itzuliko lehen saioan Igor Elortza durangarrak bigarren postua eskuratu du Sustrai Colinaren atzetik. Bastidako saioan Colinak 705,5 puntu eskuratu zituen, eta Elortzak 703.

Durangarrak lehen itzuliko beste saioetan gertatzen denaren esperoan egon beharko du bigarren itzulira sailkatzen den edo ez jakiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!