Miriam Cepeda organista eta Luis Alberto Requejo klarinetista gonbidatu dituzte euren jardunaz mintzatu, eta ondoren kontzertua eskaintzeko. Doako sarrera izango du Andra Mariko emanaldiak, eta 20:15ean hasiko da solasaldia.
Euren lanaren inguruan berbaz jardun ostean, sei obrako egitaraua eskainiko dute bi musikariek Durangoko Andra Marian: Rachmaninoff, Villalobos, Bach, Eccles, Radulescu, Verdi eta Bassiren konposizioak eskainiko dituzte.