Igor Elortzak zapatuan hasiko du txapelketa, Bastidan

Itsaso Esteban 2017ko urr. 26a, 11:00
Igor Elortza eta Miren Amuriza Mekoletan Durangaldeko Kopla Txapelketaren IV. edizioa.

Finalaurrekoen lehen itzuliko lehen saioan hasiko du Igor Elortza durangarrak Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Zapatuan, Bastidako udal kiroldegian izango da saio hori, 17:00etan. Elortzagaz batera, Agin Laburu, Jon Martin, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colina bertsolariek kantatuko dute saio horretan.

2005eko eta 2013ko Bertso Txapelketa Nagusietako finaletan hirugarren eta bosgarren sailkatu zen Elortza, hurrenez hurren. 2013an finalera iritsi zen zortzikote hartan, aurten txapelketan parterik ez hartzea erabaki duen Unai Iturriaga durangarra ere egon zen.

Amuriza, Durangon
Azaroaren 12an, Durangon, amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzulia. Aitor Mendiluzek, Oihana Iguaranek, Iñaki Apalategik, Jon Maiak, Miren Artetxek eta Zallako final-laurdenean punturik gehien bildu zituen Miren Amurizak kantatuko dute Landako Gunean. Abenduaren 2an, Iruñean izango da azken finalaurrekoa, eta 17an, BECen finala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!