Urriaren 12an, adin txikiko bati eginiko lapurreta baten harira irten ziren udaltzainak, eta hor gertatu zen lehen erasoa. Atzo, 30 urteko gazte bat istiluak sortzen zebilen, eta agenteak etxera eramateko ahaleginean zeudela, gazteak lurrera bota zuen udaltzain bat. Ondorioz, buruan kolpe handi bat hartu zuen, langile komiteak azaldu duenez.