Ez birziklatzeak 44 milioi euroko gastua sortzen du erkidegoan

Anboto 2017ko urr. 20a, 15:02

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa birziklapenaren lidertzan daude estatu mailan, baina Eusko Jaurlaritzak eta Ecoembes enpresak herritarren aktibazioan eragin gura dute. Informazio kanpaina bat hasi dute, eta Durango da aukeratutako udalerrietako bat. Gaur eta bihar egongo dira Ezkurdi plazan. Ikasleen bisita jaso dute gaur goizean.

Birziklapenaren inguruko hainbat datu eman ditu Jesus Losadak, Ihobe elkarte publikoaren zuzendari nagusiak. Bere esanetan, gaur egun hondakinen %35 birziklatzen da euskal erkidegoan. Hala ere, zaborraren kopurua erraldoia da oraindik; Iberdola dorrea hiru bider betetzeko beste zabor sortzen da. Kopuru hori 2020rako % 10 murriztea da ingurumen saileko arduradunen helburua. Hondakinekin etxeetan egiten den gestioak eragin zuzena du ingurumenean, Losadak dioenez. Birziklatzen den lata batek, berri bat egiteak baino %95 energia gutxiago kontsumitzen duela ipini adibide lez.

Ezkurdin ipinitako instalazioan, zelan birziklatu behar den erakusten dute, eta horregaz lortzen dena ere azaltzen dute. Adibidez, plastiko latekin arropa egiten dela erakusten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!