Urriaren 11z geroztik jaietan murgilduta dago Durango, eta oraindik ere geratzen zaio zer gozatu. Lehen asteburua luzea eta udatiarra izan zen; eguraldi bikaina lagun, jendetza batu zen egunez zein gauez. Eraso sexistak izan ziren jai-giroa ilundu zuten bakarrak. Hemen da bigarren asteburua, eta bihar jaietako egun handi bat ospatuko da, Mozorro Eguna. Kolorez beteko dute herria kuadrillek, mozorroak jantzita.
13:00etan haurren mozorro desfilea egongo da, eta amaieran sari banaketa egingo dute Andra Marian. 18:30ean etorriko da bigarren desfilea, taldekakoa; Madalenatik irten eta Andra Mariraino joango dira. Hemen ere sariak eskainiko dituzte.