Hiru autok istripua izan dute Durangon eta gidari batek positibo eman du alkoholemia proban

Joseba Derteano 2017ko urr. 20a, 12:19

Istripua goizeko 09:25ak aldera izan da, Francisco Ibarra kalean.

Hiru kotxek egin dute talka. Zaurituetako bat Galdakaoko Ospitalera eraman dute, kommozio batekin.  Istripua eragin duen gidariak positibo eman du alkoholemia proban (0,36 miligramo botatako arnas litro bakoitzeko), ondorioz, dagokion izapideak instruitu dira, Durangoko Udalak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!