Jose Alfaroren esanetan, "ezgaitasuna lantzeko beste modu bat" da txosna konpartitzearen ideia. Beste hiru elkarteak txandak egiten dabiltza egunotan, eta bueltan, diru zati bat jasoko dute. Rio de Orok ume sahararrekin egiten du lan; Angelman Sindromedunen elkartean Durangaldeko ume biren gurasoak daude; Bulubumekoek, Durango eta Oñatitik, Ertamerikan ezgaitasuna duten umeei laguntzen diete.
Geu Beko gazteek ere hainbat txanda egin dituzte jaietan. Horrez gainera, erreka jaitsieran zein paella lehiaketan ere parte hartu dute, esaterako.