Sarrerak agortu ostean, Gatibuk kontzertu bat gehiago eskainiko du Durangon

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 18a, 12:17

Talde gernikarrak azaroaren 17 eta 18an Plateruenan joko du.

Plateruena Kafe Antzokiko sare sozialetan iragarri dutenez, azaroaren 18an ez ezik, azaroaren 17an ere talde gernikarreko kideak Plateruena Kafe Antzokian izango dira. Kontzertu biak 21:30ean hasiko dira. Azaroaren 18ko kontzerturako sarrerak agortuta dauden arren, azaroaren 17ko kontzerturako sarrerak dagoenako salgai daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!