Bigarren saria eskuratu dute L'Atelier eskolako dantzariek Porton

Itsaso Esteban 2017ko urr. 16a, 13:28

Rock Da House lehiaketan parte hartu dute Durangoko dantzari gazteek, Portugalgo Porto hirian, asteburu honetan. Kale dantzen eta hip-hoparen nazioarteko lehiaketa horretan bigarren saria eskuratu dute Durangaldeko dantzariek.

Durangoko L'Atelier dantza eskolan, Ethan López Berrizko dantza irakasleagaz, ikasten duten Feel The Sound taldeko dantzariak izan dira Porton saria eskuratu dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!