Gatiburen kontzerturako sarrerak amaitu dira

Anboto 2017ko urr. 16a, 10:59

Azaroaren 18an goraino beteko da Plateruena, Gatibu taldeak eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu baitira. 

Gernikako taldeak bere sare sozialetan eman du albistea. Aske maitte, aske bizi lanaren biran dabiltza Alex Sardui eta konpainia, eta plazak betetzen dihardute, arrakastaren seinale. Azaroaren 18ko emanaldia 21:30ean hasiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!