Durangoko jaiak

Txosnagunearen inguruko portalak babesten dituen egurrezko egitura gainera erori zitzaion emakume bati

Joseba Derteano 2017ko urr. 15a, 14:43

Zapatu goizean gertatu zen Txosnaguneko kideek kontatu dutenez. Emakumeak ez zuen osasun zerbitzuen harretarik behar izan.

Kurutziagan kokatutako txosnagunearen inguruko portalak eta komertzioak egurrezko xafla edo egiturekin babestuta daude. Horietako bat emakume bati gainera erori zitzaion zapatu goizean Kurutziagako bere portaletik irten zenean, Txosnaguneko iturrien arabera. Kolpea jaso arren, ez zuela osasun zerbitzuen beharrik izan argitu dute. Ondoren, bizilagun batek abisatuta, udaltzaingoa bertaratu zen emakumeagaz berba egin eta egoera aztertzera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!