Anboto mendia igotzen zebilela, tontorretik 40 bat metrora, belaunean min hartu du 14 urteko neskato batek. Gurasoekin zihoan. Hasieran suhiltzaileak bertaratu dira helikopteroa beste erreskate batean zebilelako, Txindokin. Neskatoa esku-ohean jaisten saiatu dira, baina ezin izan dute. Beraz helikopteroari itxaron diote eta Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzak informatu duenez.