Gaur emakume batek bere bikotekidearengandik eraso bat jasan duela informatu du Durangoko Udalak. Ustezko egilea atxilotu dutela ere jakinarazi du. Udalak eraso matxisten kontrako protokoloa aktibatu du. Erasoa "gaitzetsi" eta emakumeari "babesa" eskaini dio, eta udaleko baliabide psikologiko, juridiko, ekonomiko eta asistentziakoak bere esku jarri ditu.
Plataforma Feministak erasoa gaitzesteko kontzentrazioa deitu du bihar, 20:00etan, Andra Marin eta udalak parte hartzeko deia egin du. Gauerdian manifestazioa izango dela ere informatu du Plataforma Feministak.