Gaur eguerdian Mugarra odol-emaileen elkartekoen eskutik hasi da jaia, udaletxetik bota zuten txupinazoagaz. “Eman dezagun bizia. Jaietan ere bizia gura dugu; eraso sexistarik ez”, aldarrikatu dute balkoitik. Ondo pasatzeko gogoak eta eraso sexisten prebentzioak markatuta datoz aurtengo Durangoko San Fausto jaiak.