Pintxoak eta sagardoa eskaini zizkieten postura agertutako herritarrei, eta A-8ko bidesariaren gaiaz iritziak eta proposamenak ere jaso zituzten. Helburu bi horiek buruan irten ziren kalera, “ekintza solidario eta erreibindikatzaileagaz”.
Doakoa izatea
Iaz hasitako protesta jendetsuen ostean, eztabaida handia sortu zen bidesariaren inguruan. 20.000 sinadura batu zituzten, adibidez. Gero, Aldundiak 30 euroko urteko bonua atera zuen, erabiltzaileei begira. Baina, plataformakoak ez daude ados, eta autobidea doakoa izan behar dela uste dute.