San Fausto Masterra, goi mailako zesta jaialdia antolatu dute barikuan

Joseba Derteano 2017ko urr. 12a, 11:32

Jai Alai World Tour-eko fase erabakigarrira sailkatzeko azkenetariko aukera da.

Bi lehiaketa geratzen dira aurtengo Jai Alai World Tour zirkuituak bere azken fasea erabakita izan dezan. Gehiena erabakita dagoen arren, badira pilotari batzuk sailkapena eta baita postua oraindik jokoan dutenak. Durangoko San Fausto Masterra azkenetariko aukera izango da. Bihar, 18:00etan, hasiko da jaialdia Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Lehenengo finalaurrekoan A. Erkiaga-Ekhi eta Olha-Enbil bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Gernika JA enpresako bikoteak sailkapena poltsikoan dauka dagoeneko baina postu onena lortu nahi dute eta irabazi beharra dute horretarako. Jai Alive-koen artean Olha aukera gabe dago azken faseari begira, baina Gotzon Enbili lagundu nahiko dio zumaiarrarentzat ere zaila den helburua lortzen. Irabaztea nahitaezkoa da Enbilentzat. Bigarren partiduan Egiguren eta I.Erkiaga Olharanen eta Inzaren kontra ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!