"Zer da hau, tsunami baten etorrera?"

Markel Onaindia 2017ko urr. 10a, 18:27

Kurutziaga kaleko komertzioak egurrez babestu ditu udalak, Txosnagunea bertan ezarriko delako. Coco Durango dendak ere eskatu zuen babesa, baina ezarritakoa gehiegizkoa iruditu zaio. 

Facebook sare sozialean ipini du bere kexa Coco dendako arduradunak. "Zer da hau, tsunami baten etorrera?", galdetu du ironikoki. "Denda guztia tapatu didate, irudia barne, jaiak hasi baino astebete lehenagotik", azaldu dio gero ANBOTOri. Gainera, uste zuen berak kendu eta ipini ahalko zuela gura zuenean, eta hori ere ezin. Joan zen eguenean eskaparate berria atondu, eta egur atzean ezkutuan dauka orain. Udaletxean esan diote arotzak topatu eta eurei mozteko esateko; topatu ditu, baina hauek erantzun diote ez doazela makineria guztia mugitzen soilik zati bategatik.

Kexatzeko beharra sentitu du, baina argitu du ez dagoela inoren kontra. "Ez nago ez txosnen ez inoren kontra, udalak egin duen gestioaren aurka bakarrik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!