Durangon katu bat hiltzen saiatu direla salatu dute

Anboto 2017ko urr. 8a, 18:48

Unda Torre kalean lazo-tranpa bategaz zegoen katu bat topatu zuten bizilagun batzuek, euren etxeko patioan. Lazo metaliko bat zen, zauriak sortzeko arrisku handia sortzen duena. Albaitariarengana eraman eta bizia salbatu diote.

Bizilagun horiek Ertzaintzan salatu dute gertakaria, eta Aprova elkarte animalista ere informatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!