40 minutuan tortilla erraldoi hori jateko kapaz diren guztiek hilabetean 20 konbinatu doan edateko saria jasoko dute. Gainera, lehen 20 partaideen artean denbora onena egiten duenari asteburuko egonaldi bat oparituko diote nekazalturismo batean. Tortillak 20 euroko balioa dauka, eta proba amaituz gero, dirua bueltatuko dute tabernakoek.