Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB dira Durangoko Azokako guneak, eta horietako bakoitzak programazio bat aurkeztuko du. Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokako guneetan: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak...
Bestalde, helduen tailerretarako izen ematea ere urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Aurten rap tailerra, Durangoko bondardaketaren inguruko bisita gidatua, bikoizketa tailerra, edo autodefentsa digitalari buruzko saioak eskainiko dituzte.