GUKAko euskaltzaleek urte osoko jarrera baikorra eramango dute txosnagunera

Itsaso Esteban 2017ko urr. 5a, 10:30

Azken sei urteetan bezala, aurtengo sanfaustoetan ere Durangoko euskaltzaleen karpa atonduko dute, Durangoko txosnagunean. Kurutziaga kaleko iturri ondoan egongo da, aurten, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Ibaizabal ikastola eta Berbaro Taldea biltzen dituen GUKA taldearen txosna. Azken urteetan arrakasta handia izan duten mezu ironiko eta umoretsudun txapen labekada berriaz gain, zapiak ere izango dira eskuragai, aurten.

Jan-edanerako aukerak ezezik, musika eskaintza berezia ere egongo da jaietan, GUKAko txosnan: euskal musika ipiniko dute DJ Kool-ek (urriaren 11n), eta DJ Elepuntok (urriaren 21ean), euskaltzaleen gunean. Txosnagunean euskal musikaren protagonismoa bermatzeko helburuz gonbidatu dituzte bi DJ horiek GUKAra.

'Etorkizuna euskaraz dator'

Azken urteetan arrakasta handia izan duten mezu ironiko eta umoretsudun txapen labekada berria izango da, euskaltzaleen Durangoko jaietako gunean, doan, eskuragai. Txapez gain, zapiak ere izango dira, gainera, aurten. Jaiei giro euskaltzalea eta kolore bizia emateko asmoz, Etorkizuna euskaraz dator lemadun zapiak atera dituzte, eta euro batean salduko dituzte. GUKAren aldarriagaz bat egiten duten herritar guztiak animatu dituzte jaietan zapi hori soinean eramatera. 

Urte osoan bezala, jaietan ere Durangon euskaraz bizitzeko aukerak sortzen dabiltzan herritarrek osatzen dute GUKA kolektiboa. Sanfaustoetan durangarren arteko harremanak euskaraz izatea bultzatu gura dute, eta harreman horiek garatzeko gune zabala eskainiko dute Kurutziaga kaleko txosnan: giro euskalduna, konpainia ona, eta jan- edana izango dira aukeran gune horretan. 

Sanfaustoak euskaraz gozatzeko deia egin dute jaiak hasi aurretxoan. “Euskaraz bizitzeko aukerak behar ditugu, eta aukera horiek aprobetxatzeko gogoz gara” esan dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!