Domekan duatloi herrikoia egingo dute Durangon

Joseba Derteano 2017ko urr. 4a, 15:15

Mugarra triatloi taldeak domekan antolatuko duen duatloi herrikoiak 12. aldia egingo du aurten. Haurretatik nagusietara, adin guztientzako ibilbideak prestatu dituzte, ekimenaren helburu bat gaztetxoenen artean zaletasuna sustatzea delako.

Santa Ana Plaza izango da erdigunea. 11:00etan 7 urtera arteko umeen proba hasiko da, eta segidan, 8 eta 14 urtera artekoena. Azken horiek 600 metroko saio bi egingo dituzte korrika eta hiru kilometroko beste bat bizikletan. Nagusien lasterketari 12:00etan ekingo diote: lau eta bi kilometroko saioak korrika eta 13 kilometrokoa bizikletan.  

Izen-ematea (hiru euro nagusiak eta euro bat haurrak) egunean bertan egin daiteke, 09:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!