Durangoko lehen jolasparke estalia, prest

Markel Onaindia 2017ko urr. 4a, 10:14

Udalak 75.000 euro erabili ditu Landako eskolako jolasgunea estaltzeko. Herritarren eskaerari erantzuten dion ekimen bat da, eguraldi txarra egiterakoan umeek jolasteko leku falta zegoelako. Datozen egunetan egongo da zabalik.

Aitziber Irigoras alkateak norabide berean jarraitzeko asmoa agertu du prentsa ohar bidez. "Gobernu taldeak lanean jarraituko du, ahal den neurrian, Durangon bigarren parke bat estaltzeko aukera guztiak aztertuz".

Dagoeneko ikasturtea martxan dago Landako eskolan, eta egunotan ikasleek ezin izan dute erabili jolasgune hori. Baina, udalak adierazi du epeen barruan amaitu duela obra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!