Dantzaldi ibiltaria Aiko taldeko kideen eskutik

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 3a, 12:30

Gaur arratsaldean izango da lehenengo saioa Plateruena Kafe Antzokian.

Aiko Dantza Taldearen eskutik dantza ikastaroak eskainiko dituzte urritik ekainera bitartean Plateruena Kafe Antzokian. Dantza taldeak sare sozialetan jakitera eman duenez, oinarrizko ikastaroak 18:00etatik 19:30era bitartean izango dira, eta dantzagunea, berriz, 19:30etik 21:00etara bitartean.

Lehen saioa gaur izango da, eta Sabin Bikandi izango da irakaslea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!