Gatibuk azaroan Durangon joko duela iragarri du

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 2a, 16:16

Talde gernikarrak sare sozialetan iragarri duenez, azaroan Plateruena Kafe Antzokian joko dute.

Gatibuk sare sozialetan iragarri duenez, azaroaren 18an Plateruena Kafe Antzokian joko dute. 21:30ean hasiko den kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude. Beraz, sarrerak erosi gura dituenak sarrerak.gatibu.eus webgunean eros ditzake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!