Eguneko egitaraua indartuta datoz aurtengo Sanfaustoak

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 28a, 16:50

Gaur egurdian aurkeztu dute Durangoko jaietako egitaraua Iker Oceja Durangoko Udaleko jaietako zinegotzi ordezkari eta jai batzordeko presidenteak eta Laura Vallejo kultura teknikariak.

Urriaren 12tik 22ra ospatuko diren San Fausto jaietako egitaraua aurkeztu dute gaur Durangon. 180 ekintzatik gora izango dituen egitaraua. Iker Ocejak azaldu duenez, aurtengoan eguneko egitarua indartzeko apustua egin dute. Hori horrela, umeentzako bits jaia eta ur-parkea antolatu dituztela jakitera eman dute prentsaurrekoan. "Gure helburua adin guztietarako jardueren bitartez jaiak denon gustoko izatea da", adierazi du Ocejak. 

Bestalde, Iker Ocejak eta Laura Vallejok beste urte batez Durangoko taldeei lekua egiteko apustua egin dutela adierazi dute. Ondorioz, aurtengo San Fausto jaietan Durangaldeko talde hauek tokia izango dute, besteak beste: Bertzi Jazz Band taldeak (Bartolome Ertzilla Musika Eskolako taldea), Unai Goikolea DJak, Sugarrik, Khuzayma, L´Atelierrek eta Luhartzek. 

Horrez gain, 2017ko San Fausto jaietan su artifizialen eta suzko zezenaren egun bana gehiago egongo direla jakitera eman dute. Beraz, aurten, su artifizilak jaien bukaera egunean eta irailaren 14an egongo dira. Suzko zezena, berriz, hilaren 12, 14 eta 21ean egongo da. 

Elkarteei eskerrak

Gaurko prentsaurrekoan Ocejak eta Vallejok eskerrak eman dizkiete jai batzordeko kideei, txosna batzordeari eta jaietan parte hartzen duten herriko elkarte guztiei. "Jaiak ez ditu pertsona bakarrak egiten. Lan talde handi bati esker ditugu horrelako jaiak, beraz, eskerrik asko, guztioi", adierazi du Laura Vallejok.

Baita ere, eskerrak eman dizkiete, aurten, lehen aldiz Durangoko Jaiak antolatzeko laguntza eskeini duten Kutxabanki, Medicus Munduri, Begi Argiak abesbatzari eta Dukiena hipikari. Bestalde, aipamen berezia egin diote Ocejak eta Vallejok Berdintasun Batzorde eta Kontseiluari. Hilaren 13an, beraiek antolatuta, La Furia (Rap feminista) taldea izango baita Andra Marin. 

Segurtasun-dispositibo berezia

Urtero lez, jaietarako segurtasun-neurriak indartuko dituztela jakitera eman du Ocejak. Aurten, gainera, mapa batean jai-guneak seinalatu dituztela jakitera eman du zinegotziak. Bertan, larrialdi zerbitzuentzako alternatibak markatuz. Zinegotziak jakitera eman duenez, mapa hau, 112koen, suhiltzaileen, udalerriko anbulantziako kideen artean banatuko dute. Eta azkenik, segurtasuna indartze aldera, kalean ibiliko den agente kopurua urteko batazbestekoaren bikoitza izango dela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!