Aparkatzeko TAO sistema herritarrekin batera berrituko dute

Markel Onaindia 2017ko ira. 28a, 10:50

Herriaren Eskubidea alderdiak TAO sistema prozesu parte-hartzaile bategaz eguneratzeko proposamena egin zuen osoko bilkuran. Euren ustez, “herritarrek behin eta berriro eskatu dute aldaketak egin daitezela zerbitzu honetan”.

Eztabaidan, EAJk mozio alternatibo bat aurkeztu zuen, eta azkenean, testuak adostu eta aho batez onartu zen ideia. Izan ere, gobernu taldeak azaldu zuen prozesu bat garatzeko asmoa duela. EH Bilduren ekimenez onartutako Parte-Hartze Ordenantza erabiliko dute horretarako.

Berez, TAO sistema erregulatzeko kontratua urriaren 1ean amaitzen zen, baina udalak luzatu egin du enpresagaz, esleipen berria kaleratu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!