Durangoko Udaleko Gobernu taldeak, gaur arratsaldean egindako Ogasun Batzordean, 2018 ekitaldirako ordenantza fiskalen zirriborroa aurkeztu du. Proposamenak zergen eta udal tasen %1,5eko eguneraketa aurreikusten du. Euskal Autonomi Erkidegoko KPIren uztailera arteko aldaketa hartu dute aintzakotzat.
Bihartik urriaren 16ra arte, talde politikoek beraien zuzenketak aurkezteko aukera izango dute. Ondoren, Ohiko Bilkurara eramango dute eta onartuz gero, 30 egunez egongo da ikusgai udaleko iragarki-taulan.
Oharrean azpimarratu dutenez, ordenantza fiskalen "hausnarketa eta azterketa sakon bat" egin dute berdintasun eta genero ikuspegitik.