Bariku honetan, irailaren 29an, 20:30ean, Tafalla kulturgunean izango da lehenengo emanaldia, Anari eta Jon Basagurenen eskutik. Urrian, Mikel Etxaburuk eta Kintsukoroik eskainiko dute emanaldia, eta azaroan Gasteizen eta Azpeitian izango dira hitzorduak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga arituko dira, azaroaren 3an. Azken emanaldia Azpeitiako San Agustin kulturgunean izango da. Gorka Urbizu musikariak eta Gotzon Barandiaran idazleak eskainiko dute.
Txelu Angoitia durangarrak, Saioa Cabañas Gauilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilariek hamarkada honetan zehar Durangoko Azokako Ahotsenea gunean egindako 25 argazkik osatuko dute, bestalde, erakusketa ibiltaria. Tafallan, Bilbon, Gasteizen eta Azpeitian bi astez egongo dira argazki horiek ikusgai.