Goienkaleko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Joseba Derteano 2017ko ira. 21a, 12:00

Gaurtik jai giroan murgilduko dira Goienkalen. Jaien barruan, Luhartzek erromeria eskainiko du bihar, 22:00etan. Zapatuan paella txapelketa hasiko dute eguerdian, eta Angelman sindromearen Durangoko elkartearen aldeko zumba solidarioa, 17:30ean. Gauez Life and Beat DJak berotuko du giroa. Domekan tortilla txapelketa egingo dute, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!