Zoo talde valentziarra, Durangoko Txosnaguneko kartelburu

Markel Onaindia 2017ko ira. 18a, 12:17
Argazkia: @zooposse

Rapa, rocka, cumbia eta reaggetoia nahasten dituen taldeak jarraitzaile gazte ugari ditu. Valentziarrez gainera, beste talde bi ere etorriko dira nazioartetik Durangora: Eat My Fear alemaniarra eta Genderlexx madrildarra. Talde bi horietako ia partaide guztiak neskak dira. 

Herrialde katalanetatik datorren fusio estiloaren erreferenteetako bat da Zoo, Lagrimas De Sangre edota Txarango taldeekin batera, esate baterako. Txosna batzordekoek oraindik ez dute publiko egin zein egunetan joko duen, baina bai kontzertuen zerrenda. Horren baitan, aipatzekoa da Potato talde historikoa ere igoko dela Kurutziaga kaleko oholtzara. 

Durangaldeko eszena
San Fausto jaietan, Durangaldeko musika eszenaren erakusgarri izaten da baita ere Txosnagunea, eta aurten ere horrela izango da. Izan ere, Tres41, Alerta, Stronger Together, Storm eta Luhartz taldeek eskainiko dituzte abestiak euren jarraitzaile eta lagunen aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!