Madrilgo Penelope agentziak jakitera eman duenez, Gran Hoteleko Urkiola aretoan izango da castinga, irailaren 19an, 14:00etatik 21:00etara. Ordaindutako lana izango da, eta Gizarte Segurantzan alta emango diete hautatuei.
Azaldu dutenez, 16 eta 70 urte arteko emakume eta gizonak beharko dituzte filmean agertzeko. Parte hartu gura dutenek NANa, dokumentu horren fotokopia eta gaur egungo argazki bat eraman beharko dute.
Asteon aurreratu dutenez, urriaren 12an, 13an eta 16an Durangon egingo dituzte El árbol de la sangre filmeko hainbat eszenaren grabaketa lanak.