Isabelle Carrier-en Lorenzoren kazoa ipuinean oinarrituriko antzezlana da Behibi’s taldeak Durangon eskainiko duena. Heziketa inklusiboaren onurak azaltzen ditu ipuinak, eta aniztasunaz hausnartzeko proposamena da ikuskizunekoa. Gizartean "normaltzat" hartzen denetik aldentzen denak bizi dituen emozioak ditu obrak hizpide.
Edozein etxetan ohikoak diren tresnak (pertxak, arropak edota euritakoak...) baliazen dituzte eszenografia bezala, eta bigarren eskuko arropa biltegi batean dago kokatuta istorioa.