Natalia Vilarchaok eta Unai Fernándezek arte martzialen borrokaldi bana dute Durangon

Joseba Derteano 2017ko ira. 14a, 17:00

Biek Durangoko Anboto gimnasioan entrenatzen dute. Arte martzialen jaialdia larunbat honetan izango da Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.

Unai Fernándezek Ferrán Domínguez kataluniarra izango du aurkari. Biak esperientzia handiko borrokalariak dira eta ez dago faborito argirik. Natalia Vilarchaok Noemi Gonzalez madrildarra izango du aurrez aurre. Vilarchao oso gaztea da, 17 urte ditu, baina adituen arabera dohai handiak ditu kirol modalitate honetarako eta etorkizuna handia izan dezake. Full contact-aren antzerako arauekin borrokatuko dute. Hanka kolpeak baimenduta daude, beti ere gerritik gora badira.

Sarrerak Anboto gimnasioan eta lehiatilan eskuratu daitezke 10 eurotan.

Jaialdia MASL Ligak antolatzen du. Orain bost urte sortu zuten eta arte martzialen mundua profesionalizatzea du helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!