Spinning maratoia mugikortasunaz pentsarazteko

Markel Onaindia 2017ko ira. 13a, 16:30

Barikutik hilaren 22ra arte Mugikortasun Astea ospatuko da Durangoko kaleetan, Europa mailako ekimenaren baitan.

Indartsu hasiko da gainera: Autorik Gabeko Asteburua izendatu dute zapatua eta domeka. Zapatuan, Ezkurdin ekintza ugari egongo dira aukera, eta 11:00etan martxan ipiniko den II. Spinning Maratoia da horietako bat. Gainera, 10:00etatik aurrera bigarren eskuko azoka egingo dute, eta 10:30ean bizikleta martxa familiarra.

Nobedade lez, sare sozialetan lehiaketa deitu dute, bizikletagaz zerikusia duten irudiak zabaltzeko, #durangomugituz traola erabilita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!