20 auto klasiko, Bizkaiko errepideetan

Markel Onaindia 2017ko ira. 12a, 12:17

Driving Experience Durango elkarteak antolatuta, auto klasikoen eta deportiboen ibilaldia egin zuten zapatuan.

Ibilaldi berezia izan zen, lehiarik ez zegoen eta. "Errepide eta paisaje zoragarriez disfrutatzea" da euren helburua, antolatzaileek esan dutenez. Iurreta izan zen ekintzako epizentroa, eta Durangaldeaz aparte, Lea Artibai eta Busturialdea ere zapaldu zituzten. Bizkaiko Kosta deitu zioten ibilaldiari. Hain zuzen ere, Laga eta Laida hondartzetatik ere ibili ziren autoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!