Durangoko jaietako argazki zaharren erakusketa inauguratuko dute irailaren 15ean San Agustinen

Jone Guenetxea 2017ko ira. 11a, 14:41
Argazkia: Jose Mari Uriarte

Argazki sorta honetan San Faustoetako argazki zaharrak bildu dituzte.

'Durango Jaietan' argazki erakusketa inauguratuko dute San Agustin Kulturguneko hall-ean, barikuan. Argazki bilduma honen erakusketa Durangoko Museoak antolatu du Udal Artxiboaren laguntzarekin. Erakusketa, museoko ohiko ordutegian egongo da zabalik urriaren 22ra arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!