21 isurketa toxiko egin dituzte aurten Durangoko erreketan

Markel Onaindia 2017ko ira. 6a, 17:00

Mañaria eta Ibaizabal erreketan isurketa toxikoak egin izan direla salatu du Julian Rios zinegotziak (Herriaren Eskubidea), URA agentziak egindako informe baten oinarrituta.

Horren arabera, ekainera bitartean legez kanpoko 6 isurketa egon dira Mañaria eta Ibaizabal erreketan. Gainera, beste 15 isurketa ere identifikatu dituzte, URAk justifikatutzat eman dituenak. Txostena Herriaren Eskubideko ordezkariek eskatu zuten udalean, jakinik URAk landuta zuela. 

Azkenaldian Tabira inguruan isurketak egon direla salatu izan dute zenbait herritarrek. Maiatzean eta abuztuan salaketa bana heldu ziren ANBOTOko erredakziora. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!