El devenir imagen del mundo. Anotaciones sobre la revolución fotográfica da Durangoko lehiaketako epaimahaiak Cannocki saritu dion lana. Argazkigintzaren iraultzak mundua irudi bihurtzeko bere helburua lortu duela defendatzen du irakasle, ikerlari eta sortzaileak bere idatzian.
Argazkigintza garaikideari buruzko Durangoko jaialdiko ekintzen osagarri, adierazpide horren inguruko ikerketa bultzatzeko helburuagaz antolatu du Begira Photok saiakera lehiaketa hau, lehenengoz. Urriaren 26tik azaroaren 18ra arte, askotariko tailer eta erakusketekin ospatuko dute jaialdia, Durangon. Zazpigarren Begira Photo izango da aurtengoa.