Erretratuei buruzko tailerra eskainiko du Federico Clavarinok

Itsaso Esteban 2017ko ira. 5a, 08:54

Urriaren 26tik azaroaren 18ra bitartean egingo dute argazkigintza garaikidearen inguruko Begira Photo jaialdiaren zazpigarren edizioa, Durangon.

Jaialdiko programazioa hasi orduko, argazkigintzari loturiko hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteetan, Durangon; udaberrian argazkigintzari buruzko saiakera lehiaketa eta argazki lehiaketa egin zituzten, adibidez. Jaialdia hasi orduko, beste aperitibo bat ere eskainiko du Begira Photok, datorren asteburuan. Federico Clavarino argazkilariaren tailerra.

Dagoeneko eman daiteke izena Federico Clavarinok (Turin, 1984) irailaren 16an eta 17an Durangon eskainiko duen ikastaro horretan parte hartzeko. 658 708 264 zenbakira deituta edo info@mugaproject.com helbidera idatzita eman daiteke izena. Retrate quien pueda izenburua dauka tailerrak, eta teoria eta praktika uztartuko ditu. Teknika tradizionaletatik haratago joanda, esperimentatzeko gonbitea egingo die Clavarinok argazkizaleei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!