San Fausto padel txapelketan izena-emateko azken egunak

Joseba Derteano 2017ko ira. 4a, 12:20

Bihar, irailak 5, amaituko dute izen-ematea.

Padelzaleak Durango klubak Ales Petralandaren oroimenezko 6. txapelketa antolatuko du San Fausto jaietan. Izen-ematea amaitzear dago eta www.padelzaleak.com webgunean egin daiteke. 15 euro da pertsonako eta 20 euro txapelketa bitan izena emanez gero. Haurren mailetarako izen-ematea 5 euro da.

Maila bakoitzean asteburu bat izango dute final erdietara arteko partiduak jokatzeko. Finalak urriaren 21ean eta 22an jokatuko dituzte. Sariak izango dira maila guztietako txapeldun eta txapeldunordeentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!