Auto batek su hartu du BI-623 errepidean, Izurtzatik Durangora bidean

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 1a, 09:03

8:40 inguruan auto batek su hartu du BI-623 errepidean, Izurtzatik Durangora bidean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoak matxura baten ondorioz su hartu du eta gidariak Durangoko igerilekuen atzeko aldean autoa gelditzea lortu du. Bestalde, dagoeneko sua itzalita dagoela eta zauriturik ez dagoela adierazi dute segurtasun saileko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!