Dendak Baik 2018ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan jarri du

Maialen Zuazubiskar 2017ko abu. 30a, 09:15

2018ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko argazki lehiaketa martxan jarri du Dendak Baik, Durangaldeko Merkatari Elkarteak. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 'Durango' gai lez duen lehiaketan parte hartu gura duenak irailaren 30era arte izango du aukera bere argazkiak email bidez, comercio@dendakbai.com helbidera bidaltzeko.

Bestalde, Dendak Bai elkarteak Durangoko Udalarekin lankidetzan sortutako lehiaketa honetan herritarrek eta epaimahai talde batek argazkirik onenak aukeratuko dituztela jakitera eman dute. Herritarrek Facebook bitartez, egutegirako argazki bat aukeratuko dute, eta gainontzeko 11a argazkiak epaimahaiak erabakiko du.

Horrez gain, antolatzaileek hamabi sari banatuko dituztela jakitera eman dute. Lehiaketako irabazleak 300 euroko deskontu txartela irabaziko du, bigarrenak 150eurokoa eta gainontzeko hamarrek 50 eurokoa.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!