Durango Herald agerkariak jaso du bisitaren albistea. Kontatu dutenez, Brookieren semea Euskal Herrian ezkondu zen abuztuaren erdialdean, eta gertaera horrek ekarri zuen Coloradoko ordezkaria hona bisitan.
Coloradokoaz gainera, Mexikoko Durangogaz ere senide da gure eskualdeko herria, eta hiruen artean ekitaldiak egin izan dituzte. Gainera, Durango izena duten beste zenbait herri eta kale ere badaude munduan, batez ere Amerikan, aspaldiko kolonizatzaileen eraginez.