Suhiltzaileek Lapur Errota jatetxeko sutea itzali dute

Jone Guenetxea 2017ko abu. 26a, 14:44

Sutea piztu da 13:00etan, Durangoko Lapur Errota jatetxean, Fray Juan Zumarraga kalean. Suhiltzaileak Durango eta Iurerta arteko mugan kokatuta dagoen eraikinaren teilatuan sua itzaltzen aritu dira, eta horretarako udaltzainek Maspe kalea itxi dute. 

Sua sukaldeko kea ateratzeko makinan piztu dela azaldu dute suhiltzaileek. Langileak eta bezeroak berehala atera dituzte eraikinetik. Sutearen ondorioz ez da inor zauritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!