Bizkaia-Durangok Plouay-Lorient Agglomération lasterketan parte hartuko du zapatuan

Jone Guenetxea 2017ko abu. 24a, 15:40

Zapatuan Bizkaia-Durango taldeak UCI Women’s World Tourreko Plouay-Lorient Agglomération proban parte hartuko du Bretainian (Frantzia). 

Bretainiako lasterketak 121,5 kilometroko ibilbidea izango du. 13:40an Plouaytik abiatuko da, eta aurreikuspenen arabera 16:50ean amaituko da herri berean. Zailtasun handiena Côte de Ty-Marrec igoerak izango du.

Agurtzane Elorriagak zuzendutako taldeko bost txirrindularik parte hartuko dute lasterketan: Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona, Lorena Llamas, Špela Kern eta Clara Playán.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!