Alluitz kaleko eraikin bateko fatxada zati bat jausi da

Jone Guenetxea 2017ko abuztuaren 22a

Alluitz kaleko eraikin bateko fatxada zati bat jausi da, gaur arratsaldean, Durangon. Lekukoen arabera, une horretan ez zegoen inor Muga taberna inguruko plazan, eta ez da inor zauritu. 

Suhiltzaleak berehala joan dira eta neurriak hartu dituzte. Udaltzainek ingurua hesitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!