Durangaldeko ume sahararrekin bazkaria egingo dute San Rokeko jaietan

Anboto 2017ko abu. 10a, 21:07

Abuztuaren 16an, San Rokeko jaiak ospatuko dituzte. 

Kalejira eta txapliguekin abiatuko dituzte San Rokeko jaiak Durangon. 11:00etan auzoko hildakoen alde meza egingo dute. Ondoren tortilla eta txorizo pintxoak banatuko dituzte ermitan. 14:00etan, Durangaldera uda pasatzera etorri diren ume sahararrekin bazkaria egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!