Euskal errugbiak ordezkari ugari izango ditu asteazkenean hasten den Emakumezkoen Munduko Txapelketan. Izan ere, bederatzi jokalari euskaldun edo euskal klubetakoak izango dira lehiaketa honetan.
Espainiako selekzioarekin Amaia Erbina ordiziarra, Anne Fernández de Corres gasteiztarra, Bilboko Ángela del Pan, Saioa Jaurena baztandarra, Uribarri Barrutieta durangarra eta Getxoko Bárbara Plá eta Carmen Pérez Frantziako taldean, berriz, Patricia Carricaburu zuberotarra eta Céline Ferer lapurtarra arituko dira.
Espainiak asteazkenean jokatuko du bere lehen norgehiagoka Ingalaterraren aurka (15.00etan). Igandean Estatu Batuen aurka arituko da, eta datorren asteko ostegunean, Italiaren kontra.
Frantzia, berriz, Japoniaren kontra estreinatuko da (20.45ean). Igandean Australiarekin jokatuko du, eta ostegunean, Irlandaren aurka.